Bailarako berbak

Abarkak
Pirinioen inguruko herrietan tradizionala den oinetako mota bat da. Abarkek behatzak eta oinazpiak besterik ez dute estaltzen. Lehen, txahal-larruz egiten ziren; eta artilezko lokarriak zituzten, galtzerdien gainetik lotzeko. Gaur egun, berriz, kautxuz egindako Abarkak ere badira. Abarkak egiten dituen pertsonari abarkagin deritzo. Gaur egun, nagusiki, dantzarako erabiltzen dira.

Abaroa
Zuhaizpeko babesgunea, ganadua gerizpetan egoteko lekua.
Basauriko auzoa.

Abazuza
Txingorra, inetasia edo kazkabarra.

Afruntu
Eguraldi eskasa, euria haizearekin batera, gogor, datorrenean.

Agurea
Gizon edadetua.

Ahaidea
Gure aurreko senidea.

Aharitoa
Ardi arra. Aharitoak Bekereke egiten du, Bee.

Ahari-topekak
Aharitoen arteko borroka, talka, topeka pizti indartsuagoa nor den ikusteko.

Ahurkada
Bi eskuetako ahurrekin egindako ontzi-modukoan sartzen dena.

Aida!
Behiei esaten zaie aurrera egiteko.

Aingira
Ibai-aingira (Anguilla anguilla) anguillidae familiako arraina da, Iparraldeko Ozeano Atlantikoan eta Europa inguratzen duten itsasoetan bizi dena.

Aitabitxi
Ume bat (besoetakoa) babesteko eta haren alde egiteko konpromisoa hartzen duen gizonezkoa.

Aita-lopea
Aita eternoa, mortzila handia.

Aizkora
Aizkora bat egurrezko heldulekudun eta metalezko ahodun tresna bat da, egurra edo zenbait lekuetan ere harri leunak mozteko erabiltzen dena.

Aizkolaria
Garai batean baserriko lana zena, lehia, joko bihurtu da. Aizkolariak nor baino nor lehian ibiltzen dira, enborra nork lehenago moztu.

Akatsa
Ardiari egiten zaion marka, zein artzainena den jakiteko.

Akulu, Akullu
Abereak ibilarazteko erabiltzen den ezten edo untzedun makila luzea.

Alboerriak
Herri nagusia inguratzen duten herri txikiagoak.

Aldatsa
Aldapa.

Aldea-etxea edo Baserria
Baserria da gure eskualdean tradizio handieneko etxea. Oinarri laukikoa izaten da, bi solairukoa. Teilatua bi uretara izaten du eta fatxada nagusia edo aurkera hegoalderantz egoten da. Lehenengo pisuraino harrizkoa izaten da, eta gorago batzuetan egurrezkoa ere izan daiteke. Gaur egun, ordea, goiko partea ere harrizkoa izaten da. Barruko banaketari dagokionez, beheko solairuan atartea edo portalea, suetea, karrajua eta korta egoten dira. Goikoan logelak edo kuartuak, kamara eta lastategia.

Alogera
Lansaria, soldata.

Altsia
Atzamarraren neurria, luzera gutxi gorabehera neurtzeko.

Altxaldia
Harriarekin egiten den jasoaldi bakoitzari esaten zaio.

Altzokada
Kada atzizkia neurriak eta kopuruak adierazteko erabiltzen da.

Amabitxi
Ume bat (besoetakoa) babesteko eta haren alde egiteko konpromisoa hartzen duen andrea.

Amandrea
Amama.

Ameseta
Ametsa.

Anega
Zekaleen pisua zehazteko neurria (50 kg).

Angula
Angula aingiraren arrainkumea da.

Antepara
Errotara ura eroaten duen erretena edo ubidea.

Antxina
Lehen, aspaldi, urte asko direla.

Arakaldar
Arakaldoko biztanlea.

Arasa
Armairua.

Arboladuria
Arbola multzoa (hariztia > harizduria, -duria atzizkia erabiltzen da gure inguruan).

Ardi-lana edo artilea
Uda hasieran Ardi-moztea izaten da. Ardi-lana edo artilea lortzen da ardiari ebakitako hiletik.

Ardi-moztea
Ardi-lana edo hilea moztea.

Argizaria
Zira, ezkoa.

Arkasta
Umerik egin gabeko ardi eme gaztea.

Arkumea
Ardiaren umeari esaten zaio. Negu partean jaiotzen dira.
Bildotsa.

Arloa
Lur saila.

Armarria
Armarria leinu, hiri eta abarren ezaugarri den ezkutu-moduko irudia da, bereziki harrizkoa eta etxearen ate nagusiaren gainean agertzen dena.

Armozua
Gosaria, eguneko lehenengo otordua.

Arotza
Egurra lantzen duen behargina.

Aroztegia
Arotzak behar egiten duen lekua.

Arra
Eskuaren neurria, luzera gutxi gorabehera neurtzeko.

Arrainkaria
Amuarraina.

Arrandegia
Arraina eta itsasoko generoa saltzen den denda.

Arrankudiagar
Arrankudiagako biztanlea.

Arrigorriagar
Arrigorriagako biztanlea.

Arroa
Txerrien pisua zehazteko neurria. 12,5 kilo.

Artega
Urduri, armin.
Gaur eskolara doa lehenengoz eta artega dago.

Artegia
Artaldea. Ardiaz osaturiko taldea.

Arto afaria
Nekazaritza lan handi bat egin osteko ospakizun afaria.

Arto-birrina
Arto-irina baino latzagoa, ganaduarentzat dena.

Arto-irina
Artoa, opila edo taloa egiteko irina.

Astakumea
Astoaren umeari esaten zaio.

Astoa
Astoa zama aberea da, zaldiaren antzekoa baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. Astoak ia-ia egiten du.

Asto-karrera
Asto gainean jarrita nork lehenago egin aldez aurretik ezarritako zirkuitua.

Asto-probak
Asto batek, probalariek gidatuta, probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen abere proba da. Nork untzen gehien egin izaten da kontua.

Asto-zestoa
Otzara handia.

Astrapalaka ibili
Zarataka.

Aterri
Euririk ez denean esaten da.

Atoan
Segituan, azkar, berehala.

Atsoa
Andre edadetua.

Atx!
Txerriak uxatzeko oihua.

Atzamorrua
Azkura.

Atzo goizekoa ez da
Zaharra da.

Aurkada
Esku biak zabalik eta batera daudela, barruan sartzen den kopuruari esaten zaio.

Auzunea
Auzoa.

Axa!
Txakurrak eraso dezan esaten da.

Axuria
Artxoa, ardi jaioberria.

Azienda
Ondasuna/Abere kopurua.

Azkonarra
Ugaztun haragijalea. Ilea latza eta distiratsua du, gris kolorekoa, eta burua zuria, bi zerrenda beltzekin.

Azpira
Lehengo sukaldeetan ogiaren masa egin eta janaria gordetzeko erabiltzen zen altzaria.

Azunbrea
Ontzi batean sartzen den edukia neurtzeko erabiltzen den unitatea: litro bi.

Azunberdia
Ontzi batean sartzen den edukia neurtzeko erabiltzen den unitatea: litro bat.
Azunberdiak Azunbrea koiu ezin.

Barakila
Barea.

Basauriar
Basauriko biztanlea.

Braza
Itsasoan sakonera neurtzeko neurria: kana bi.

Bazterrak bete diru
Diru asko.

Bee, Bekereke
Ardiak egiten duen zaratotsa.

Begada
Harana, erreka ondoko lursail laua.

Begitxindorra
Begi ondoan agertzen den gari moduko handitu mingarria.

Behargina
Langilea.

Belaun etxea
Arbasoengandik jasotako etxea.

Beratzen ipini
Uretan ipini.

Berbakunea
Berba egiteko modua, hizkuntza.

Berbotsa
Hitzotsa, berbaroa.

Bere denporan…
Antzina.

Beresia
Txara, txaraka, zuhaixka-multzoa.

Besabetea
Eskutik eta ukondora arteko neurria.

Besoetakoa
Aitabitxi edo amabitxi baten babesekoa.

Bigantxa
Behi gaztea, kumeak ekartzeko moduan dagoena.

Bijilia
Haragirik ez jatea.

Biluzik
Ezer barik, arropak kenduta.

Bitsa
Esnea irakiten ipintzean ateratzen den aparra.

Biziena
Minbizia.

Bogadea egin
Arropak garbitu.

Botika
Sendagaia.

Burdinola
Ferreria, burdina lantzeko lantegia.

Burrunbada
Zarata kolpea.

Buztargina
Buztarriak egiten dituenari deitzen zaio.

Buztarria
Idi edo behi parea batuz, lanean aritzeko zein Gurdia eroateko, kokotaren gainean jartzen zaion egurrezko pieza sendoa da.

Dirua egin
Dirua irabazi, aberastu.

Dolarea
Artagaraua biltzeko lekua.

Edarra
Ontzi batean sartzen den edukia neurtzeko erabiltzen den unitatea: hamar azunbre.

Edur-matazak
Elur-malutak.

Eguna argitu
Eguna zabaldu.

Egunaren parteak
Goiza, eguerdatea, eguerdi-ostea, arrastia/arratsaldea, ilundea/iluntzea, gaua, gauerdia/goizaldea.

Eho
Errotan garaua irindu edo birrindu.

Elaia
Enara.

Enplastua
Artoz edo arrautzaz egiten den tortilla modukoa, gaitza dugun gorputzaren partean jartzeko.

Erantzi
Arropak kendu.

Eraz
Hurbil.

Erlastarra
Hara hona dabiltzan erleak.

Erlategia
Erlauntza, erlatokia, erletxea.

Erne
Landarea lurretik hazi.

Ernemina eduki
Hazi ez edo hazteko zailtasunak eduki.

Erraldea
5 kilo.

Erramutan egin
Arraunean egin.

Erremedioa
Sendabidea, osagarria.

Errementeria
Errementariak behar egiten duen tailerra.

Erresuma
Habea eta teilatuaren arteko hutsunea.

Erretura
Soroak egin ahal izateko erretzen den baso edo landa zatia.
Soloetako belar txarrekin nahi hondakinekin egiten den belar erretzea.

Errotaria
Errotariak irina ehotzen du.

Eskapolotea
Kristalezko atedun armairua.

Eskutilea
Eskubera. Belarra ebagi eta gero biltzeko erabiltzen den lanabesa, rastrilloa.

Esneak gainez egin
Esnea isuri.

Etxearen aurkera
Fatxada.

Etxebarritar
Etxebarriko biztanlea.

Etzi
Egun bi barru.

Etzilimo
Hiru egun barru.

Euria dakar
Euria egingo du.

Eztena
Erlearen izpia edo lantzeta.

Firua
Haria.

Fregazinoa
Asunekin azala igurztea.

Frontala
Etxearen fatxada, aurreko aldea.

Gabon sua
Gabon-gau osoan zehar piztuta izaten den sua.

Galarazota
Debekatuta.

Galdakoztar
Galdakaoko biztanlea.

Galtzu-pila
Lastoarekin egiten den eskutada.

Garizuma
Pazko jaien prestakuntzarako aroa.

Garoa
Ihintza. Airean dagoen ur-lurrunaren kondentsazioaren emaitza da. Ur-tanta txiki itxuraz agertzen da, gauez eta goizez landareen gainean eta haize zabalean dauden gorputzen gainean.

Gaua egin
Ilundu, gaua etorri.

Gaua izarratu egon
Izarrak argi ikusten direneko gaua izan.

Gauna
Armiarmak egiten duen sarea.

Gaur-biharretan
Gaur eta bihar artean.

Gerizpea
Itzala.

Gizalan
Gizon batek egun batean behar egin zezakeen arloa.

Gizalan handia
380 m koadro inguru

Gizalan txikia
280 m koadro inguru

Goibel
Gogoilun, triste, goibel, hits, negargarri.

Gorua
Iruteko tresna, batzuetan gurpila eta pedala izaten ditu.

Gosekilik egon
Gose izan, jateko premia izan.

Gurdia
Astoak edo idiek tiratutako garraiobidea.

Gurpidea
Gurdia ibiltzeko bidea.

Haitzartea
Amildegia, mendialdeko haitz eremu garai eta malkartsua.

Haizetea
Haize bolada handia.

Harainegun
Egun bi direla.

Harainegun atzetik
Hiru egun direla.

Hareatu
Xaboia emateko trapua pasatu, harea erabilita garbitu.

Haretxa
Haritza. Quercus generoko ehunka zuhamuxka eta zuhaitzen izen orokorra da. Zuhaitz hauen basoak harestiak dira.

Harria
Txingor gogorra eta handia.

Harrikoa egin
Sukaldeko tresnak garbitu.

Heldu
Berde zegoen fruitua sasoitu.

Herri kolkoa
Herriaren erdigunea.

Hobeto ezin!
Gauzak zoragarri irten edo egiten direnean erabiltzen den esaera.
Gustora zauden sentipena adierazteko.

Hodeia
Ekaitza.

Hondino
Oraindik.

Horioketa!
Hori dok eta!
Inor animatzeko erabiltzen den berbazko akulua.
Ontzat eman.

Hotzaren hotzez kipaututa egon
Kikilduta, hotzakilik, batu-batuta egon.

Ihartu
Lehortu, sikatu.

Imina
Zekaleen pisua zehazteko neurria (6 kg).

Indarbako, indargabe
Indarrik ez duena.

Indarbarritu
Gaixorik egon ondoren berriro indarra hartzea.

Indargabetuta egon
Ahulduta, makalduta egotea.

Indartsua
Indar handia duena.

Inizitua
Ekaitza dagoenean zerua zeharkatzen duen argia; oinaztua.

Inontza
Garoa.

Iretargi zuritan egon
Ilargiaren argitan egon.

Iretargiaren aroak
Ilgora, ilbehera, ilbetea eta ilberria.

Irrintzi egin
Zaldiaren zantzoa egin.

Iruntsi
Jatekoa ahotik barrura sartu eragin.

Ixepi!
Katua uxatzeko oihua.

Izar-loka
Izar usoa, zerua zeharkatzean distira egiten duen astroa.

Jagon
Zaindu.

Jatun ona/txarra
Denetarik jaten duena / mizkina dena.

Kakoa
Gauzak hartzeko edo eskegitzeko balio duen egurrezko tresna punta okerduna.
Aitzurraren itxura izan arren, burdinazko xafla horrek, osoa izan beharrean, adar bi ditu eta satsarekin erabiltzen da, gehienbat.

Kalderoa
Metalezko ontzia.

Kana
768-912 mm arteko neurria.

Kanikula
Bero handi eta sikua.

Kanpanerua
Egungo kanpaiek mekanismo elektrikoen bidez egiten dute soinua. Antzina, kanpaia eskuz jotzen zuen kanpanera edo kanpaneruak.

Kanpoztarra
Beste herrialde batetik etorritakoa, atzerritarra.

Kanterua
Harrobian lan egiten duenari esaten zaio. Harginak, ostera, harri hori eraldatu egiten du.

Kardatu
Zuntzak orraztu, haria ateratzeko.

Karraka
Aste Santuan erabiltzen den tresna, zarata ateratzeko.

Kaskondoa
Neskatila edo mutiko hazia.

Katakuxa
Lepazuria.

Kazkabarra
Babazuza, txingorra.

Kikara
Taza.

Kintala
50 kg.

Kintoak
Urte berean jaio diren mutilak.

Kuartilua
Litro erdi.

Kukaña
Koipez lohitutako enborrari esaten zaio. Ahateak harrapatzea, kukaiña, estropadak…kostaldeko herri-kirolak dira. Kukaiña bertikala, baina, barrualdean ere egiten zen.

Kurloia
Asfalto eta porlanazko ingurura ondo baino hobeto egokitu den txori txikerra. Ume eta gazteon litxarrerien hondakinen atzetik ibiltzen da, ogi papurrak eta bestelakoak atsegin ditu sabela betetzeko.

Kurubioa
Liztorra.

Laba, Labe
Berotasun handiarekin gauzak erre, kiskali zein urtzeko eginiko eraikuntza berezia.
Ogia egiteko labasue egiten zen.

Labarra
Itsasbazterreko amildegia.

Labrantza-etxea
Baserria, aldea-etxea.

Laburbidea
Bidezidorra, lasterbidea.

Laiatu
Laiak erabiliz lurra landu.

Lainabehera
Behelainoa, erreka-lainoa.

Landa zelaia
Landa laua, malkarrik gabekoa.

Landamina
Loreak hazten diren larra edo zelaia.

Lantzarra
Belar latzagoak hazten diren zelaia edo larrea.

Lanparra
Zirimiri, (euri) lanbro, (euri) langar.

Lapikokoa
Egoskari zein barazki egosiekin eginiko jatekoa.

Larrekoa
Gehiegizkoa, oso handia.

Lastamarraga
Lastoz egindako koltxoia.

Leia
Izotza.

Lexarra
Lizar arrunta. Euskal kulturako landare magikoenetarikoa da: baserriaren aurrealdean lizar bat izatea gomendagarria omen da, babesle gisa. San Juan gauean, adaxka bat jarri behar da atean, eta aurreko urtekoa suan erre. Lizarra ez da bedeinkatu behar; berez da bedeinkatua (Lekuonak bildutako esaera zaharra).

Libra
Kilo erdi.

Linoa
Lihoa.

Lorea bota
Lorea irten.

Lurruna
Gas-egoeran dagoen ura.

Madeja
Firua batuta egindako multzoa.

Mailukia
Gorri koloreko fruitu gozo eta lurrintsua.

Mamia
Ogiaren barruko zati biguna, azala ez dena.

Metalura
Mineralez aberasturiko ura, gustu berezia duena.

Metxotea
Zuzia, antortxa

Milia
1.582 m inguru.

Miraballestar / Ugaotar
Ugao-Miraballesko biztanlea.

Mixina psss!
Katuari dei egiteko esaten da.

Morda
Mahats aleen multzoa.

Morokila edo zukua
Arto-irina uretan edo esnetan egosten den bitartean ondo irabiatuz egiten den ore bigun eta lodia.

Moropila egin
Troinua, korapiloa egin.

Mortxada
Lore-sorta txikia.

Mortxokolada
Eskutada, sorta.

Mukurra
Enborrarekin egiten diren egur zatiak.

Mukurrak egin
Sutarako egurra txikertu.

Munarria
Mugak markatzeko harria.

Mutilzaharra
Ezkondu gabeko gizona.

Narrugorrian egon
Biluzik, larrutsik egon.

Neskazaharra
Ezkondu gabeko emakumea.

Odolostea
Buzkantza, mortzila.

Ogigaztaia
Mustela nivalis, gorputz txiker luzanga duen haragijale txikia. Narrasti eta txoriak jaten ditu, gehien bat.

Ogi salutadorea
Gabon egunean bedeinkatu eta urte osoan zehar gordetzen den ogi-kuskurra. Gero, etxeko animaliei ematen zaie.

Ohola
Egur landua.

Ohola
Landutako egurra.

Oinaztua
Justuria, tximista.

Olgatu
Jolas egin.

Oraintsu
Duela gutxi.

Orbela
Orri sikuen multzoa.

Orduan
Sasoi hartan.

Orozkoar
Orozkoko biztanlea.

Orroa egin
Murrusa, urrumada, behiaren zantzoa egin.

Ortusantua
Kanposantua, hilerria.

Oskarbi
Zerua garbi-garbi dagoenean esaten da.

Ospela
Hotzak eraginda gertatzen den handitu mingarria.

Osteko partea
Etxearen atzeko aldea.

Palatua
Lurrez eraikitako hesia.

Patina
Ura biltzeko putzua.

Pozarren
Poz-pozik.
Oparia ekarri diote eta pozarren dago.

Sakatu
Bultza egin, indar egin.
Zapaldu botoia.

Samurra
Biguna.

Sanjuan aretxa
San Juan egunez ipintzen den lore eta belar sorta.

Saparra
Erlauntzetako paneletan erleek uzten duten argizari eta zaborrez osatutako gaia.

Sarda
Burdinazko hortz zorrotzak eta egurrezko kirtena dituen lanabesa. Kortan zein soloan kargetako erabiltzen da.

Sargoria
Bero larri eta hezea.

Sartenekoa
Zartaginean frijitutako generoa, gehienetan txerrikia izaten da. Zartaginekoa ere esaten zaio.

Sasoi baten…
Antzina, lehen…

Satsa
Piztien bekorotzekin egindako ongarria.

Sendabedarra
Zauriak edo gaixoak osatzeko erabiltzen den belarra.

Sendia
Familia.

Sorkia
Sukaldeko trapua.

Sugelinda
Sugandila, gorputz luze liraina, hortz txikidun aho handia, mihi luzea mugikorra eta azala ezkataduna duelarik, muskerra baino txikiagoa den kolore arreko narrasti hankaduna. Sugandilak bi puntatako mihi luze du, insektuak harrapatzeko azkarrak.
Insektu txikiz, landarez elikatzen da.

Surrestua
Hotzeria, katarroa, marranta.

Tegia
Ardi-txabola.

Tiratua
Kandela luzea.

Topatu
Aurkitu
Pertsona batekin topo egin.

Troka
Amildegia.

Trongoa
Enborra.

Trumoia
Ekaitza dagoenean inizituaren atzetik datorren hotsa.

Txabila
Haria biltzeko makila.

Txarriboda
San Martin inguruan txerria hil ostean egiten den bazkari edo afaria.

Tximurtu
Lisatutako arropetan tximurrak egin.

Txindurria
Inurria.

Txirpilota
Tximeleta.

Txirtiloa
Gaztainen pintxodun zorroa.

Txitxi-burruntzia
Kanpora-martxo egunez egiten den afari-merienda: surtan erretako txorizoa, urdaia…

Udarea
Udareondoak emandako fruitu pipitadun jangarria.

Ugaraxoa
Igela.

Ugazaba
Etxearen jabea.

Ugazabandrea
Etxekoandrea.

Ugertu
Oxidatu, lohitu.

Untzea
Gutxi gorabehera hogeita zortzi metroko luzera du.

Ur handiak
Uriolak.

Urandra
Anfibioen taldeko animalia, sugelindaren antzekoa baina handiagoa.

Urrin
Asago, urruti.

Usadioa
Ohitura.

Usigi egin
Haginka egin, hozka egin, ausiki egin.

Ux!
Oiloak uxatzeko oihua.

Zantiratua
Zauriak eta gaitzak sendatzeko egiten zen konjuru antzekoa.

Zaratamoztar
Zaratamoko biztanlea.

Zaratotsa
Zarata edo iskanbila handia.

Zelaia
Zorua.

Zelemina
Zekaleen pisua zehazteko neurria (12,5 kg).

Zesteru
Zesteru edo otzaragileak zaranak, otzarak… egiten ditu.

Zerua
Sabaia.

Zimeldu
Landarea sikatu.

Zirauna
Suge mota bat.

Zoldu
Heldu, berde zegoena sasoitu.

Zozpala
Ezpala.

Zutundu
Zutitu, altxatu.

Zuztarrak
Sustrai txikiak.